HERNANI LANGILE IKASTOLA 2008 Txarla-Tailer

INFO

Hernaniko Langile ikastola erreferente da ohikoa den irakaskuntza eredutik aldendu nahi dutenentzat. Apunteetan eta memoriaz ikasitako edukietatik ihesi, irakaskuntza gertuago eta goxoagoa bultzatu izan du, pertsonen arteko duintasunean eta harremanean eta naturarekiko maitasunean oinarrituta. 

Ohikoak ez diren musika estiloak ikasleen artean ezagutarazteko ahaleginean, 2008. urtean tailer eta erakustaldi xumea antolatu genuen. Zigor DZ eta biok, Hip-Hop eta gustukoak ditugun erritmo beltzen teoria eta praktika azaldu genituen. Musika horiek nola bizi ditugun azaltzearekin batera, gaztetxoek musika eskaintzeko teknikak eta Zigorren trebeziaz gozatzeko aukera izan zuten. 


Beti bezala, Langile ikastolako arduradun eta ikasleekiko esperientzia ederra izan zen oso. 


Mila esker Maider Armendariz eta Langileko guztioi. 


Ikasleen esker ona erakusten duen bertsoa eta guzti eskaini ziguten. Zuek bai artixtak  ;-)